lunes, 16 de mayo de 2016

DEFIZIT PUBLIKOA

188 herrialdeetako zerrendan, Suediak 33. postuan aurkitzen da. Suediako diru-sarrerak eta gastuak berdinak dira, horregatik Suediako defizit publikoa %0 da.



Resultado de imagen de deficit publico

KPI (kontsumorako prezioen indizea)

KPI inflazioarekin zerikusia du. Suediako KPIa %0,8-koa da.

·        Elikadura eta edari ez alkolikoak: %1,6
·        Tabakoa eta edari alkolikoak: %1,4
·        Arropa eta oinetakoak: %3,6
·        Etxebizitza: %-0,5
·        Tresneria: %1,0
·        Medikuntza: %0,6
·        Garraioa: %-0,4
·        Komunikabideak: %-5,3
·        Aisialdi eta kultura: %2,4
·        Hotel, jatetxe eta kafetegiak: %1,9
·        Beste batzuk: %2,8


Resultado de imagen de ipc cesta

BPG (barne produktu gordina)

Suediaren barne produktu gordina biztanle bakoitzeko 45.300 eurokoa izan da 2015ean. 

Datu hauekin egiaztatu dezakegu Suediako ekonomia oso indartsua dela, gainera, BPG igotzen jarraitzen du.







KANPO DEFIZITA

Beste herrialdeekin izan dituen harremanei buruz hitz egiterakoan kanpo defizitarekin topatzen dugu. Suediako egoera ona dela esan dezakegu. Suediaren kasuan ez da kanpo defizita ematen, baizik eta kanpo superavita, %3,7 izanda. Suediak esportazio gehiago ditu inportazio baino. Norvegia, Alemania eta Serbia dira produktu gehien erosten dituzten herrialdeak.

Resultado de imagen de exportaciones e importaciones

INFLAZIOA

Azkeneko lau urteetan Suediako inflazioak igo egin da, baina, ez dute lortu nahi duten zifra. Inflazioa %2a izatea dute helburu. Horretarako adostu dute tasa jaistea %-0,35-tik %-0,5-era.
Beste helburu edo zereginetako bat da suediar koroaren balioa jaistea.



Suedian inflazio pilatua %0,5-ekoa da eta Espainiakoa, aldiz, %1,6. Kasu honetan esan dezakegu Espainako egoera ere ona dela.

LANGABEZIA ETA ENPLEGUA

Suediako langabezia tasa %7,9a zen eta martxoan %7,8 izatera jaitsi egin da. 

Gizonezkoengan %7,9 da eta emakumezkoengan %6,5a. Beste herrialdeekin konparatuz esan dezakegu Suediako egoera ona dela.

Suediako egoera Espainiakoarekin konparatuz, Espainiako langabezia tasa %20,4-koa izanda, antzeman dezakegu Suediako egoera askoz hobea dela.